jueves, 19 de diciembre de 2013

Zehaztasun guztiak

Bilboko Gabonart Azokak ateak zabaldu zituen atzo eguerdian. Arriagako plazako egokitutako gunean Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia, Bernat Vidal, Arbasoko presidentea, eta Bilboko zinegotzia Jone Unzueta izan dira. Horrekin batera Bilbao Turismoko zuzendaria Mercedes Rodríguez eta hainbat eta hainbat gizarte, kultural eta ekonomiko eragileak izan dira. 
Arbasok, Euskal Herriko Artisau Elkarteak, 1. Gabonart antolatu du eta “Gabonetan Bizkaiko Artisautza” lelopean gaurtik urtarrilaren 5a arte izango da zabalik. Gabonartek, 30 urte pasa eta gero bertan behera geratu den, Bilboko Gabonetako Artisau Azokaren testigantza hartu du.

Zinta moztu eta gero, agintariek buelta bat eman zuten hango artisauak  zein profesionalak diren konprobatzen.
Eta hori izan zen ere dirua gastatzeko momentua.
Bilboko 1.Gabonart Azokak 24 erakusketari bilduko ditu. Gehienak bizkaitarrak izango dira, hala ere, Euskal Herriko herrialde guztietatik etorriko dira eta estatuko artisauak ere izango dira. Zehatz-mehatz, 24tik, 12 bizkaitarrak izango dira, 4 gipuzkoarrak, 3 napartarrak eta Benafarroako beste bat egongo da. Horretaz aparte, Galiziak, Balear Uharteak, Alakantek eta Andaluziak euren ordezkari bana izango dute.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izango dira: ehungintzako 5 artisau, 4 beirakoak, 3 zeramikakoak eta beste 2 egurra lantzen dutenak, baita, 2 bitxiegileak. Larrugintzak erakustoki bi hartuko ditu. Azokan ere zetazko erakustokia eta kosmetikazkoa ere, ikusteko aukera izango da, besteak beste.
Arbasoren esanetan “gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira”.
Artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa da, Gabonarten zutabeetako bat, antzinako lanbideak ezagutaraztea eta horietan sakontzea asmoa baita . Horregatik bada, edizio honetan zuzeneko erakustaldien alde egingo da. Gabonartek diruen bitartean, Bilboko Zur Berriko Jorge Garciak emango du egurra lantzeko ikastaro bat. Bisitariek forja-lan artistikoaren erakustaldian parte hartuko dute, Nafarroako Forjas Brun-eko forjaren interpretazio zentroko kideen eskuz. Zetazko zapi parte-hartzaile erakustaldia izango da Aziza Puchekin.
Halaber, lehiaketan parte hartu ahalko dute bisitariek, hau da, “artisau despistatua” . Zozketak ere izango dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario