lunes, 6 de enero de 2014

Eskerrik asko guztioi


Beno ba heldu da jada. Penaz eta tristuraz, horrela 1. Gabonarti agur esan diogu. Ateak itxi ditugu  baina pozik, oso oso oso pozik, lortutakoarekin. Aurten Arbasok antolatu du lehen gabonetako artisau azoka ezagutu genuena.
Guztira 24 artisau bildu ditu 1.Gabonartek, gehienak bizkaitarrak, baina baita Gipuzkoatik, Nafarroatik, Arabatik eta Iparraldetik etorri dira. Kanpotarrak ere izan ditugu. Esan beharrekoa da etorri direnek bildum berriak eta oso erakagarriak aurkeztu dituztela.
Hori da publikoak gehien eskertu duela. Bi aste hauetan gora eta behera ibili dira bisitariak. Batzuk ezezagunak, beste batzuk igual ez hainbeste. Adibidez guregana Izaskun Bilbao Bastarrika etorri zen eta gu oso pozik berarekin hitz egitearren.
Ezagunei zein ezezagunei mil esker guztioi, etortzeagatik, gure ametsak erreal bihurtzeagatik. Baina ez ahaztu hemendik gutxira beste hitzordu bat izango dugu. Udaberrian izango da eta dakizuenez Eskutartie deitzen da.Han berriro elkar ikusiko dugulakoan gaude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario